
Europako Kontseiluaren Bikaintasunaren Zigiluak (ELoGE) tokiko gobernuen kalitate gorena egiaztatzen du, 12 printzipio eta 97 adierazle oinarri hartuta. Gobernantza onaren eta berrikuntza demokratikoaren aintzatespenik handiena da, Europa mailan.
Zer da ELoGE?
EUDEL Euskadiko udaletan zigilua ezartzeko egiaztatutako eskualdeko plataforma da, 2017. urtetik. Europako metodologia Euskadiko errealitatera egokitu da, 13 udalerritan egin diren bi esperientzia piloturen bidez. Erakunde arteko ELoGE Batzordea EUDELek, Eusko Jaurlaritzak eta hiru lurraldeko Foru Aldundiek osatzen dute.
“GOBERNANTZA ONAREN BIDEAN AURRERA EGITEN JARRAITZEKO ETA GURE UDALERRIAK PERTSONENTZAKO ELKARGUNE BIHURTZEKO BEHARREZKO BULTZADA DA ZIGILUA”.
EUDEL
GOBERNANTZA ONAREN 12 PRINTZIPIOAK
Ikusi jardunbide egokiak
12 PRINTZIPIOEK BETEARAZPENA NEURTZEKO HAINBAT ADIERAZLE DITUZTE
Jaso ezazu adierazle horien berriAktualitatea
EUDELek eta Europako Kontseiluak ELoGE 2021 Bikaintasun-Zigilua eman diete sei udali
-
Gasteizek (Araba), Bilbok eta Basaurik (Bizkaia), Eibarrek, Andoainek eta Urnietak...
2022/01/19+ info
Gobernantza Bikaintasunerako Europako Zigilua aitortu diete Laudio, Irun eta Ermuko euskal udalei
-
Arduradun politikoek ELoGE zigiluaren bereizgarria jaso dute gaur goizean, hain...
2020/12/18+ info
Datorren asteazkenean, abenduaren 16an, jakingo dugu zein diren Gobernantzako Bikaintasunaren Europako zigilua lortzen duten euskal udalak –Eloge 2020–
-
Hona hemen hautagaiak: LAUDIO, Araban; BERANGO, ERANDIO eta ERMUA, Bizkaian; eta...
2020/12/15+ info
JARDUNBIDE
EGOKIAK
Etengabeko hobekuntzarekin lotutako prozesuetan sartzen diren udalerrien ekintzak mobilizatzen eta estimulatzen ditu ELoGEk.
Jardunbide egokien banku hau elkarrekin ikasteko aukera da. Horren bidez, hobetu beharreko arloak identifikatu ahalko dira, gobernantza onaren 12 printzipioei dagokienez. Jaso ezazu beste udalerri batzuen esperientziaren berri, hemen.
Zer dira adierazleak?
ELoGE autoebaluazioa 97 adierazlek zuzentzen dute. Gobernantza onaren hamabi printzipioen betearazpen-maila neurtzeko parametroak dira.
Aldizkako hauteskundeak, Ordezkaritza eta Parte hartze bidezkoa
- Toki administrazioak hauteskundeak antolatzen ditu jardunbide egokien nazioarteko arauekin bat datorren legeria aplikatuz.
- Galdeketak egiteko definitutako prozesu baten zati gisa, toki administrazioak bere proiektuak jakitera ematen ditu, eta proiektu horiek egitera gonbidatzen ditu honako hauek, besteak beste: herritarrak, GKEak, enpresak, tokiko komunikabideak eta beste talde batzuk.
- Toki administrazioak tokiko erregelamendua hobetzen saiatzen dira, baita herritarren tokiko bizitza publikoko parte hartzearen antolaketa hobetzen ere.
- Erabakiak hartzeko prozesuen hasierako fasean kontsultak egiten dira herritarrekin.
- Ordezkari politikoek programa aktiboa dute, eta programak herritarrak inplikatzen ditu erabakiak hartzeko prozesuan.
- Programa aktibo bat ezarri da, ordezkariei dagokienez hautatutako funtzioetan bakarkako parte-hartzea sustatzeko.
- Botorako sarbideari buruz hausnartu da, eta talderik ez baztertzeko edo gutxiesteko moduko neurriak hartu dira.
- Erabakiak hartzeko prozesuan, biztanle behartsuak inplikatzera bideratutako programa aktibo bat dago.
- Toki administrazioak interesa duten talde nagusiak definitu ditu (GKEak, enpresak, tokiko komunikabideak eta beste interes-talde batzuk). Zerrenda hori berrikusi eta eguneratzen da.
- Toki administrazioak teknikak barneratu ditu toki administrazioko deliberazio-prozesurako (entzunaldi parte-hartzaileak, zinpeko epaimahaiak, parte hartzeko finantza-baliabideak, etab.).
- Hautetsien osaera demografikoa toki administrazioaren osaera demografikoaren erakusgarria da.
Erreakzio ahalmena
- Erabakiak hartzeko prozesu guztietan, ildo eta prozedura argiak daude funtzionarioentzat eta hautetsientzat.
- Toki administrazioak ordezkari politikoek arreta tokiko biztanleen interesetan jartzeaz arduratzen dira.
- Tokiko zerbitzu publikoen funtzionamenduari eta administrazioei buruz erreklamazio indibidualak egiteko prozedura bat sortu da, helburuak dituena erantzuteko epeei dagokienez.
- Langileen, ordezkari politikoen eta herritarren eskura jartzen dira honako hauek: toki administrazioarekin lotutako erreklamazioei buruzko informazioak eta erreklamazioen erantzunak –baita horren ondorioz egon daitezkeen aldaketei buruzkoak ere-.
- Politikaren eta zerbitzuak ematearen arloan aldaketak egin behar badira, honako hauek kontuan hartuta egiten dira: ikerketak, txostenak, kontsultak, erreklamazioak eta ekarpenak egiteko beste metodo batzuk. Egindako aldaketak jakitera ematen dira.
- Toki administrazioak «bezeroa» ondo orientatzen duela erakusten du; izan ere, zerbitzuak herritarren beharrak ulertzen dituzten langile aditu eta gaituek ematen dituztela zaintzen du.
Eraginkortasuna eta Efizientzia
- Toki administrazioak ildo estrategikoen planen (maila estrategikoan zein praktikoan) arabera planifikatzen ditu jarduerak eta aurrekontua.
- Betearazpenari buruzko informazioa aldiro biltzen eta aztertzen da. Tokiko administrazioa aritzen da, aurreikusitako betearazpenaren eta egiazkoaren arteko arrakalez arduratzeko.
- Toki administrazioak bere helburu, zerbitzu eta funtzio guztiak barne hartzen dituen errendimenduaren kudeaketa-esparru bat egin eta aplikatzen du. Horretan errendimenduari eta aurrerapenari buruzko adierazle egokiak eta aldizkako txostenak sartzen ditu.
- Toki administrazioak jardunbide egokiak trukatzen ditu beste toki administrazio batzuekin, eta informazio hori erabiltzen du efizientzia eta eraginkortasuna hobetzeko.
- Toki administrazioak politika publikoak ebaluatzeko ebaluazio agiri estrategikoa eta operatiboa egiten du.
- Toki administrazioak ebaluazioen emaitzak kontuan hartzen ditu etorkizuneko politika publikoak aplikatzeko.
- Prozedurei, errendimenduaren txostenei eta informazio-sistemei buruzko auditoria independenteak egiten dira, eta emaitzak zinegotziei jakinarazten zaizkie.
- Aldian-aldian, denbora-tarte egokietan, zerbitzu eta funtzio nagusiak aztertzen dira, errendimendua eta haren ondorioak ebaluatzeko helburuz.
- Toki administrazioek metodoak identifikatzea eta horien eraginkortasuna eta efizientzia handitu ahal izatea bermatzen duten erregistro egokiak dituzte.
Irekidura eta Gardentasuna
- Toki administrazioak urtero zabaltzen den esparru juridiko argi eta ulerterraza du.
- Toki administrazioaren esparru juridikoak ordezkaritza-sistema argi bat du; horrek erabaki bakoitzaren erantzuleak nor diren, eta erabakia nola hartzen den, nola aplikatzen den eta nola ematen den jakitera adierazten du.
- Toki administrazioak erabakiak honela hartzen ditu: modu gardenean, arduratsuan eta egokian, legeriari jarraituz eta jardunbide egokien nazioarteko arauekin bat etorriz.
- Erabakien kontrako errekurtsoa jartzeko prozedura bat dago, eta hori irisgarria eta ulergarria da.
- Oposizioak proposamenak, zuzenketak eta erreklamazioak egiteko eskubidea du. Halaber, oposizioak eskubidea du gai jakinei buruzko galdeketa-batzordeak biltzea eskatzeko, baita toki administrazioaren organo jakin batzuetan ordezkaritza izateko ere.
- Toki administrazioek herritarren eta ordezkari politikoen artean harreman erraza eta aldizkakoa ezartzen dela zaintzen dute.
- Toki administrazioek modu aktiboan ematen dieten informazioa herritarrei.
- Toki administrazioaren bilkuretan herritarrak eta komunikabideak sar daitezke, eta gai zerrendak eta agiriak argitaratzen dira.
- Toki administrazioak hamabi hilabeteko lan programa etengabea ezarri eta zabaldu du. Horri herritarrek zein ordezkari politikoek egin dizkioten ekarpenak.
- Ordezkari politikoek komunikabideei irekita daudela eta haiei informazioa helarazteko asmoa erakusten dute.
Zuzenbidezko estatua
- Toki administrazioak indarrean dagoen legeria osoa betetzen du.
- Toki administrazioak egin dituen arau-hauste guztiengatik legeari jarraiki ezartzen dizkioten erabaki judizial edo zehapen guztiak jakitera ematen ditu.
- Erreglamendua legerian agindutako prozeduren bidez ezartzen da.
- Legedia modu inpartzialean aplikatzen da.
Jokabide Etikoa
- Politika publikoak toki administrazioaren interes orokorra kontuan hartuz erabakitzen dira.
- Toki administrazioaren baliabideen esleipena interes publikoaren araberakoa da.
- Jokabide-kodeetan zehazten dira ordezkari politikoengandik, zuzendaritzako karguengandik eta langile publikoengandik espero diren arau etikoak, besteak beste, erregistro publikoetan adierazteko betebeharra jasotako interesak, dohaintzak eta gonbitak.
- Berariazko prozedurak ezarri dira ustelkeria egon daitekeen arloetan; bereziki, kontratazio publikoan, udalaren ondasunen salmentan eta baimenak eta lizentziak emateko prozesuetan.
- Ustelkeriaren kontrako xedapenen azterketa egiten da urtero, adibidez, barne- edo kanpo-auditoria baten bidez.
- Langileekin lotutako politikek eskatzen dute funtzionarioak merezimenduen eta/edo zehapenen arabera izendatzea, mailaz igotzea edo saritzea, onetsitako prozedurei jarraiki.
- Ordezkari politikoek eta funtzionarioek erabakietan eragina izan dezaketen interes-gatazka guztiak adierazi behar dituzte. Halaber, erabaki-mota horietan parte hartzeari uko egin behar diote.
- Toki administrazioek kontratazio publikorako sistema eraginkor eta efiziente bat ezartzen dela eta horrek aldez aurretik zehaztutako irizpideak erabiltzen dituela zaintzen dute.
- Toki administrazioek kontratazio publikoarekin eta zerbitzuen kontratuak esleitzeko erabakiekin lotutako agirietarako sarbide askea bermatzen dute.
Konpetentziak eta Gaitasunak
- Toki administrazioak bere zerbitzuak eraginkortasunez emateko behar dituen konpetentziak identifikatzen ditu, eta konpetentzien ikuskaritza egiten du egon daitekeen hutsune oro zehazteko, lan-indarraren plan estrategiko baten esparruan.
- Toki administrazioak sistema bat du, langileei zuzendutako garapen pertsonaleko programak egiteko.
- Errendimendu ona saritzeko eta errendimendu ez-askiesgarriari aurre egiteko neurriak hartzen dira.
- Toki administrazioak jakitera ematen diren eta modu koherentean aplikatzen diren kontratatzeko eta hautatzeko politika eta prozedurak ditu.
- Prestakuntza plan bat egin, abiarazi eta kontrolatzen da prestakuntza-beharrak guztiz asetzeko eta konpetentzia profesionalak etengabe garatzeko, zerbitzu publikoak emateko oztopo bihurtu aurretik eta prestakuntza-faltak ematen diren zerbitzuen eraginkortasuna ez eragozteko.
- Toki administrazioak kontratazioa, prestakuntza eta promozio-prozedurak abian jartzeko prozesua eta horien emaitzak aztertzen ditu, eta, azterketa horretan oinarrituz, hobekuntzak gehitzen ditu.
- Lanpostu bakoitzerako hautaketa-irizpideak definitzen dira, eta hautagai guztiei jakinarazten zaizkie. Irizpideek enpleguaren funtsezko baldintzak islatzen dituzte, eta ez dute gizarte-talderik baztertzen.
- Aldian-aldian langileen errendimendua eta garapena ebaluatzen da, errendimenduaren eta garapen profesionalaren ebaluazioaren ikuspegi sistematiko baten esparruan.
Berrikuntza eta aldaketarako jarrera irekia
- Toki administrazioak berrikuntzarako, ikerketarako eta garapenerako ikuspegi egituratu bat hartu du.
- Toki administrazioak neurriak hartzen ditu, jardunbide egokien ereduak eta irtenbide berriak abiarazteko.
- Toki administrazioak modu aktiboan parte hartzen du gobernantza onarekin lotutako proiektu esperimental batean.
- Ordezkari politikoek eta funtzionarioek konpromiso argia hartzen dute irtenbide berriak eta jardunbide egokiak aprobetxatzeko neurriak hartzeko.
Jasangarritasuna eta epe luzerako orientazioa
- Toki administrazioak epe luzerako garapenaren ikuspegi egituratua du.
- Normalean belaunaldi berriaren beharrak kontuan hartzen dira plangintza-prozesuan.
- Zuzendaritzako langileek erakundearen jasangarritasuna lortzeko duten konpromiso argia erakusten da.
- Jasangarritasuna bermatzea honako prozesu hauen parte da: politikak eta estrategiak egiteko, neurriak planifikatzeko eta sail, funtzio eta zerbitzu guztietan helburuak ezartzeko prozesuen parte.
- Berariazko erantzukizunak eta baliabideak bideratzen dira jasangarritasuna integratzeko (adibidez, lantalde multifuntzional batean).
- Normalean toki administrazioaren prozesuek, hala nola errendimenduaren kudeaketak, auditoriak eta kontrolak, mekanismoak ematea bermatzen da erreakzioak lortzeko eta jardunbidean eta jardueran jasangarritasunari aurre egiteko.
- Garapen jasangarrirako ikuspegi parte-hartzaile bat dago erabakiak hartzeko prozesuan.
- Inbertsioa finantzatzeko plan bat dago eta horrek toki administrazioaren azpiegituren eta ondasunen epe luzerako bideragarritasuna bermatzen du.
- Toki administrazioaren elementu historikoak, kulturalak eta sozialak babesteko ikuspegi egituratu bat dago.
Finantza kudeaketa ona
- Ordezkari politikoek ezin hobeto ezagutzen dituzte zerbitzuak erabiltzeko tarifak ezartzeko arrazoiak eta irizpideak.
- Aurrekontua Erabiltzeko Arauek toki administrazioan lan egiten duen pertsona bakoitzari dagozkion finantza-erantzukizunak adierazten dituzte.
- Barne-auditoria bat egiten da finantza-transakzioak aztertzeko, indarrean dauden barneko prozedurak errespetatzen direla egiaztatzeko helburuarekin.
- Funtzionarioei eta arduradunei aldizkako txostenak aurkezten zaizkie, eta horietan diru-sarrera eta gastu errealak alderatzen dira aurrekontuarekin.
- Kontuak toki administraziokoak ez diren kanpoko auditoreek egiaztatzen dituzte.
- Kanpoko auditoriak eta urteroko auditoriak argitaratzen dira.
- Urteko kontu-ikuskapenean sartzen da tokiko administrazioak eskainitako zerbitzuen bidez lortutako sarrerak egiaztatzea.
- Urteko eta hainbat urterako aurrekontuek hartuko duten denbora-tartea baino lehenago zehazten dira. Aurrekontuetan baliabideen eta konpromisoen aurreikuspen nagusiak adierazi beharko lirateke.
- Aurrekontua egiteko, kanpo eragileei egiten zaizkie kontsultak.
- Argitara ematen dira onartutako aurrekontuak, tasak, zergak eta prezio publikoak eta eskainitako zerbitzuen urteko informazioa.
- Herritar guztien esku jartzen da aurrekontuaren eta zergen laburpen bat.
- Toki administrazioak honela identifikatu eta kudeatzen ditu finantzen eta zerbitzuen arloko arriskuak: arriskuak onartuz eta aitortuz; arriskuak saihestuz (adibidez, jarduera bat beste erakunde batera transferituz); arriskuak transferituz (adibidez, elkarte publiko-pribatuen bidez edo merkataritza-aseguru bat kontratatuz), edo arriskuak partekatuz (adibidez, beste toki-administrazio batekin elkarlanean arituz).
- Udalarteko ikuspegia toki administrazioaren kudeaketan aurrera egiteko faktore bat da.
- Toki-administrazioak udalarteko erakunde batean parte hartzen du emaitzak eta herritarrentzako zerbitzuak hobetzeko.
Giza eskubideak, Kultura aniztasuna eta Gizarte kohesioa
- Toki administrazioak taldeen parte-hartzea bermatzen du, diskriminazioaren kontrako neurriak hartu ditu, eta bere jardueraren arlo guztietan ezartzen diren helburuak zehaztu ditu.
- Toki administrazioak neurriak hartzen ditu herritarrak diskriminazio- eta bazterkeria-mota guztietatik babesteko.
- Toki administrazioak dibertsitatea eta kohesioa sustatzen ditu herritar guztien intereserako. Horretarako, baliabideak bideratzen ditu, eta gobernuz kanpoko eragileen jarduerak diruz laguntzen ditu, baita hainbat elkarte eta eragileren arteko elkarrizketa sustatu ere.
- Toki administrazioak helburu argiak ezarri ditu gizarte-kohesioa hobetzeko eta kultura-aniztasunaren indarra oso-osorik aprobetxatzeko, biztanleriaren izaera heterogeneoa eta kulturen arteko elkarrekintza eta dibertsitate handiagoa sustatuta.
- Toki administrazioak bakarkako planak egin ditu gizatalde bereziki behartsuentzat (autosufizientzia-plana, haurren eta gazteen eskubideak babesteko plana, etab.).
- Arduradun politikoek eta udal-teknikariek berdintasuna babesten dute eta, kide estrategikoekin batera, berdintasunaren arloko helburuak estrategietan, hirigintza-planetan eta zerbitzuetan sartzeaz eta bertara transferitzeaz arduratzen dira.
Kontuak emateko beharra
- Erabakiak hartzeko arduradun guztiek ezin hobeto ezagutzen dituzte bakarkako zein taldeko erantzukizunak onesten diren ebazpenetarako. Ebazpen horiek esparru juridiko batean eta dituzten karguen funtzioan ezarrita daude argi eta garbi.
- Udalak aldizkako (gutxienez, urtean behin) txosten publikoak egiten ditu, onetsi diren ebazpenak jakinarazteko.
- Toki administrazioaren esparru juridikoak ebazpenen jakinarazpenari, azalpenari eta onespenari buruzko informazio xehatua du, eta hori ordezkari politikoek, funtzionarioek eta herritarrek aintzat hartzen dute.
- Txostenak eta agiriak eskuratu ahalko dira eta zabalduko dira.
- Toki administrazioak kontrolerako prozedura garden eta independentea ezarri du, esparru juridikoan aurreikusita dagoen bezala. Kontrolaren arloko mekanismoak errespetatzen dira, horiek espedienteak aintzat hartzen dituzte, eta mekanismoak beldurrik edo faboritismorik gabe erabiltzen dira.
- Ikuskariek argi dute erabaki bakoitzaren arduraduna nor den, eta azken horiek modu boluntarioan ematen diete herritarrei egoeraren berri.
- Toki administrazioak esparru juridikoan adierazitako mekanismo sendoak ditu, eta horiek administrazioaren gehiegikerien kontrako eta toki administrazioek hartutako eta eskubide zibilak urratzen dituzten neurrien kontrako errekurtsoak jartzea ahalbidetzen du, erregelamenduari eta jardunbide egokiei jarraiki.
EUROPAKO KONTSEILUA
Europako Kontseilua kontinenteko giza eskubideen erakunde nagusia da. 47 estatu kide hartzen ditu barne, Europar Batasuneko kideak barne. Europako Kontseiluak gobernantza ona sustatzen du asistentzia juridikoaren, aholkularitza juridikoaren eta tokiko gobernuen gaitasunen garapenaren bitartez.
Ezagutu hemen udalerrientzako Europako gobernantza-tresnak“Zigiluaren aintzatespena pizgarria da, udalerriek modu jasangarrian aurrera egin dezaten kalitate goreneko zerbitzuetan, kudeaketa publiko eta eraginkor baten bitartez.”
Alina Tatarenko
Europako Kontseilua