12 PRINTZIPIOAK

Aldizkako hauteskundeak, Ordezkaritza eta Parte hartze bidezkoa

Tokiko ekintzaren ardatza pertsonak direla bermatzeko;
Tokiko gai publikoei buruz, herritar guztiek beren iritzia eman ahal izateko dauden aukera erreal guztiak bermatzen dira.

Erreakzio ahalmena

Tokiko gobernuak herritarren espektatiba eta beharrizan zilegiak betetzen dituela bermatzeko.

Eraginkortasuna eta Efizientzia

Helburuak baliabideak erarik egokienean erabiliz betetzen direla bermatzeko;
Aldizkako kanpo ebaluazioak egiten dira, zerbitzuak balioetsi eta hobetzeko.

Irekidura eta Gardentasuna

Informaziorako sarbide publikoa bermatzeko eta tokiko gai publikoen gaineko ulermena errazteko;
Erabakien, abiarazitako politiken eta lortutako emaitzen berri ematen da.

Zuzenbidezko estatua

Ekitatea, inpartzialtasuna eta aurreikusgarritasuna bermatzeko.

Jokabide Etikoa

Interes publikoa interes pribatuen gainetik jartzen dela bermatzeko.

Konpetentziak eta Gaitasunak

Tokiko ordezkariak eta funtzionarioak beren funtzioak betetzeko gai direla bermatzeko;
Era jarraituan gaitasun profesionalak sendotu eta errendimendua hobetu dezaten bultzatzen da.

Berrikuntza eta aldaketarako jarrera irekia

Konponbide berrietatik eta jardunbide onetatik eratorritako onurak bermatzeko;
Tokiko gobernuak prest daude programa berriak probatu eta beste esperientzia batzuen bitartez ikasteko.

Jasangarritasuna eta epe luzerako orientazioa

Komunitatearen etorkizuna epe luzera begira planifikatzen da, jasangarritasuna zainduz eta etorkizuneko belaunaldien interesak kontuan hartuta.

Finantza kudeaketa ona

Finantzak modu arrazionalean kudeatzea; funts publikoen erabilera zuhur eta produktiboa.

Giza eskubideak, Kultura aniztasuna eta Gizarte kohesioa

Herritarrak babestuak eta errespetatuak izan daitezen bermatzeko eta inor ere ez dadin diskriminatua edo baztertua izan;
Aniztasun kulturala aberastasuntzat hartzen da, eta integrazioa eta gizarte kohesioa sustatzen da.

Kontuak emateko beharra

Tokiko ordezkariek eta funtzionarioek beren ekintzen ardura hartzen dutela bermatzeko.

12 PRINTZIPIOEK BETEARAZPENA NEURTZEKO HAINBAT ADIERAZLE DITUZTE

Jaso ezazu adierazle horien berri