Zer da
ELoGE Europako Zigilua Europako Kontseiluaren aintzatespenik handiena da, eta Gobernantzaren eta Berrikuntza Demokratikoaren alorrean Bikaintasuna lortzen duten tokiko gobernuei zuzenduta dago
EUDEL Euskadiko udaletan ELoGE Zigilua ezartzeko egiaztatutako eskualdeko plataforma da, 2017. urtetik.
Zer da Zigilua?
Tokiko esparruko Gobernantzaren alorreko Bikaintasuneko Europako Zigilua (ELoGE) Europako Kontseiluak bultzatutako aintzatespen-sistema da, tokiko gobernuen ekintza bateratua udal-kudeaketa eraginkor batera bideratzeko xedez, betiere, ikuspegia jasangarritasunean jarrita. Zigiluak gobernantza etengabe hobetzea suspertzen du, alegia, zerbitzu publikoen kalitatea, herritarren parte-hartzea eta itxaropenak asetzen dituzten politikak hobetzen dituen gobernantza.
ELoGE metodologia autoebaluazio-sistema berri batean datza: adierazleen tresna bat (“Benchmark”), betetze-maila neurtzeko, Europako demokraziaren funtsezko balioak adierazten dituzten Gobernantza Onaren 12 printzipio aintzat hartuta.
- Udalerri bakoitzak bere burua ebaluatzen du; horretarako, 12 printzipioekin lotutako 72 adierazlez osatutako “Benchmark” izeneko tresna bat erabiltzen dute, eta tresna horrek honako informazio hau ematen du:
- Printzipioaren deskribapena eta udalerriari hori betetzen lagunduko liokeen jardueren zerrenda.
- Autoebaluazioaren atala, zeinean udalerriek identifikatuko duten zer heldutasun maila duten printzipio bakoitzari dagokionez.
- Autoebaluazioaren erantzunak egiaztatzen dituzten froga edo ebidentzia dokumentalak (online estekak).
- Inkestak herritarrei, hautetsiei eta udal langileei, emaitzak kontrastatzeko.
- Udalerrien artean, autoebaluazio indibidualak konparatzen dituzte, erantzunak fintzeko eta irizpide homogeneoak bilatzeko.
- Idazkaritza teknikoak autoebaluazioak aztertzen ditu, eta, era berean, idazkaritza horrek emaitzen txostenak (banakakoak eta globalak) egiten ditu; txosten horiek konfidentzialak dira.
- Txosten horiek oinarri hartuta, ELoGE Batzordeak erabakitzen du zein udalerrik merezi duten Zigilua jasotzea. EUDELek eta Europako Kontseiluak udalerri horien izenak jakinarazten dituzte aintzatespenak entregatzeko zeremonian (dodekaedroa).
- Gobernantzaren alorrean lan egitea ahalbidetzen du, Europako Kontseiluaren metodologia aditua oinarri hartuta.
- Udalerriak beren artean konparatu daitezke, zenbait irizpide komun aintzat hartuta.
- Tokiko gobernuaren indarguneak eta ahulguneak identifikatzeko aukera ematen du.
- Autoebaluaziorako tresna da, denboran jasangarria dena.
- Europan jardunbide onak aitortzeko eta hedatzeko sistema da.
- Gobernantzaren eta zerbitzu publikoen etengabeko hobekuntza sustatzen du, herritarren inplikazioaren bidez.
- 2030 Agendako GJHekin lerrokatutako tresna da.
EELoGEren sinboloa metakrilatozko dodekaedro bat da, eta gobernantza onaren Europako 12 printzipioak ditu idatzita alde bakoitzean.
Berrikuntzak eta gobernantza onak erronka berriak aurkezten dituzte egunero, bai eta lortu beharreko exijentzia-maila handiagoak ere. Bikaintasuna, berez, ez da helmuga, baizik eta ibili beharreko bidea. Bide horretan zehar, etengabe ikasten da, norberaren eta besteen esperientziei esker. (Europako Kontseilua).
Euskadiko udalerrietan esperientziak
EUDELek 4 ELoGE edizio bultzatu ditu orain arte hainbat tamainatako udalerrietan. Lehenengo edizioetan, Europako tresna (adierazleak) aztertu zen, Euskadiko udal-errealitatera egokitzeko.
NORK LOR DEZAKE?
EUDELek Euskadiko ELoGE zigilurako egokitutako tresnak Europako Kontseiluaren bermea du, eta baliagarria da neurri eta errealitate desberdinetako udalerrientzat. Hala erakusten dute Euskadiko ELoGE zigilua lortu duten Euskadiko lehen udalerriek; Bilbo da handiena (344.127 bizt.), eta Urnieta, berriz, txikiena (6.170 bizt.). ELoGEn parte hartzeak, zigiluaren aitortzaz gainera, erakusten du udalak zer konpromiso duen etengabe hobetzeko eta bikaintasuna lortzeko.
Zigilua bi urtean behin berritzen da; izan ere, hala, udala berriz ebaluatu daiteke, eta Gobernantza onarekin duen konpromisoa nola hobetu eta barneratu den kuantifikatu ahal izango da.
ESPERIENTZIAK
1. edizioa, 2017: 9 udalerrik hartu zuten parte
(Basauri, Beasain, Elgoibar, Ermua, Galdakao, Irun, Leioa, Mungia y Urnieta)
Basaurik, Ermuak, Irunek, Leioak eta Urnietak ELoGE zigilua (2018ko martxoa) lortu zuten
2. edizioa, 2018: 4 udalerrik hartu zuten parte
(Amurrio, Bermeo, Legazpi y Zamudio)
Bermeok eta Legazpik ELoGE zigilua (2018ko abendua) lortu zuten
3ª edizioa. 2020: 6 udalerrik hartu zuten parte
(Berango, Erandio, Laudio, Elgoibar, Ermua, Irun)
4ª edizioa. 2021: 6 udalerrik hartu zuten parte
(Vitoria-Gasteiz, Bilbao, Basauri, Eibar, Andoain, Urnieta)