Aktualitatea

BIDEOA: Tokiko Gobernantzarako praktika onak. ELoGEko jardunaldia (2024/11/13)

Bilbo, 2024/11/13a. Esther Apraiz EUDELeko elkarteburu eta Derioko alkateak, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak eta Conrad Zellmann Europako Kontseiluko ordezkariak “Tokiko Gobernantzako esperientzia eta jardunbide aurreratuak” jardunaldia aurkeztu dute gaur goizean, euskal udaletako hautetsiei eta teknikariei zuzenduta.

Erakunde Harremanetarako sailburuorde Xabier Ochandiano ere izan da bileran. EUDELeko zuzendari nagusi Mar Zabalak eman dio amaiera bilerari. Praktika egokien trukean parte hartzaile izan ditugu Ana Azkoitia Azkoitiko alkatea, Asier Iragorri Basauriko alkatea, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea eta Eric Gálvez Legazpiko alkatea, Nagore Gomarra Laudioko zinegotzia, Sergio Javier Alzaga Irungo zinegotzia eta Rosalía Herrera Ermuko zuzendari nagusia.

EUDELek eta Europako Kontseiluak bultzatutako ELoGE “Bikaintasunaren Europako Zigilua” proiektuaren barruan kokatzen da jardunaldia.

Informazio gehiago: https://noticias.eudel.eus/eu/noticia/eudel-eta-eusko-jaurlaritza-elkarlanean-ari-dira-gobernantza-onaren-praktikak-udal-politikan-eta-kudeaketan-zabaltzeko