JARDUNBIDE EGOKIAK

Basauriko Udaletxea

PARTAIDETZA: HIRI BEHATOKIA

Printzipio 1

Partaidetza demokratikoa

Adierazlea
Toki-administrazioak datu bereiziak biltzen ditu, pribilegio gutxien duten eta kalteberak diren pertsonen genero-ordezkaritza neurtzeko, politikak formulatzeko eta erabakiak hartzeko organoetan.



Esparrua

Pertsonak politiken eta erabakiak hartzeko prozesuen erdigunean daude. Erabaki politikoak eta publikoak hartzeari dagokionez, generoen arteko oreka dago partaidetzan eta pertsona guztien partaidetza zabala sustatzen da, pribilegio gutxien dutenak eta kalteberak direnak barne.

Deskribapena

Herritarrek parte hartzeko urteroko proiektua da, herritarrek udal-proiektu eta zerbitzuak nola baloratzen dituzten jakiteko. 400 pertsonari hainbat galderaz osatutako inkesta bat egiten zaie telefonoz eta erantzunak itxiak, irekiak edo/eta puntuazioa ematekoak dira.