JARDUNBIDE EGOKIAK

Errenteriako Udaletxea

AGINTALDI PLANA KUDEAKETA PLANERA IRISTEA

Printzipio 7

Kalitatezko administrazioa, eraginkorra eta efizientea

Adierazlea
Herritarren parte hartzeko mekanismoek toki-administrazioari herritarren beharrak eta interesak identifikatzeko eta haien eskubideak betetzen direla egiaztatzeko aukera ematen diote.



Esparrua

Administrazio ona ziurtatzea, kalitatezko legedi, prozesu egoki eta bulego irisgarrien bidez.

Deskribapena

Errenteriako Udalak 2023-2027 Agintaldirako Plana osatu zuen udala abiatzearekin batera. Agintaldi horretarako plan horrek politika publikoak garatzeko marko bat, helburu nagusiak eta horiek lortzeko proiektuak jasotzen ditu. Era berean, proiektu bakoitzak agintaldia irauten duen urte bakoitzean izan beharreko garapena, horrek eskatzen duen aurrekontua, proiektuko arduradun eta parte hartzaileen zehaztapena eta GJHetan duten lerrokatzea zehazten ditu. Behin zehaztapen hori guztia eginda, urtez urteko kudeaketa planak Agintaldi Planeko proiektuen gauzatzea errazten du eta herritarrekin hartutako konpromisoa gardenagoa bihurtzen du. Horrez gain agintaldiaren erdian planaren ebaluazioa egiteko ausaz aukeratutako herritarren batzorde bat osatzea aurreikusten da.