JARDUNBIDE EGOKIAK

Legazpiko Udaletxea

ERAKUNDEAREN ZUZENTASUN SISTEMA ETA KODE ETIKOAK

Printzipio 4

Etika publikoa

Adierazlea
Estandar eta jarduera etikoak zehazten dituen jokabide kode bat dago, toki-administrazioaren zerbitzura diharduten langileentzat.



Esparrua

Etika publikoko esparru bat dago, estrategiak, legedia, araudiak, jokabide kodeak eta orientazioa biltzen dituena. Esparru horrek, banakoen interesen gainetik, onura publikoari ematen dio, lehentasuna erabakiak hartzeko udal prozesuetan, eta erakunde publiko guztien eta udal langileen jarduera etikoa bermatzen du.

Deskribapena

Kode Etiko ezberdinak jasotzen dituen Zuzentasun Sistema bat, kargu publikoentzat (gobernu-erantzukizunarekin edo gabe), udal enplegu publikoarentzat, hornitzaile eta kontratistentzat eta diru-laguntzak jasotzen dituztenentzat. Dena Batzorde Etiko batek babestua eta zaindua.