JARDUNBIDE EGOKIAK

Derioko Udaletxea

BOSTIDI: UDALAREN POLITIKO-TEKNIKO KOORDINAZIO EREDUA

Printzipio 12

Aldaketara eta berrikuntzara irekitzea

Adierazlea
Sailen arteko lankidetza sustatzen da, irtenbide berritzaileak garatu eta aplikatzeko.



Esparrua

Toki-administrazioa gai da, ezagutzaren, erakunde ingurunearen, kudeaketaren, tresnen eta metodologien arloetan berrikuntza bultzatzeko jardunbide egokiak identifikatzeko, egokitzeko eta aplikatzeko, hala behar denean.

Deskribapena

Derioko Udalak hiru lan-eremu handiren — Lurraldea, Antolaketa eta Herritarrak — inguruan egituratu du bere antolaketa- eta funtzionamendu-eredua, dagozkien batzorde informatiboen eta lantalde politiko-teknikoen bidez. Eremu horien arteko koordinazioa Bostidiren bidez egiten da, udal-antolamenduan bertan integratutako zeharkako talde baten bidez.

Eredu horrek administrazio-unitateen arteko koordinazioa, sektorekako eta zeharkako komunikazioa eta hainbat arlori eragiten dieten jardueren tratamendu bateratua errazten ditu. Era berean, burokrazia murriztea, kudeaketa politiko eta teknikoaren efikazia eta efizientzia hobetzea eta udalaren jarduna udalerriko errealitate sozialera etengabe egokitzen laguntzea du helburu.

Horrek sailen arteko lankidetza bultzatzea ahalbidetzen du, egitura argi, egonkor eta Udalaren dimentsioari egokitutakoaren bidez, konpartimentu estankoak gaindituz eta udal-proiektu eta -zerbitzuen ikuspegi integrala bultzatuz.

Informazio osagarria

https://www.derio.eus