JARDUNBIDE EGOKIAK

Derioko Udaletxea

GAZTE FOROA ETA UMEEN KONTSEILUA

Printzipio 1

Partaidetza demokratikoa

Adierazlea
Toki-administrazioak aktiboki bilatzen ditu komunitateko esparru zabal bateko ordezkarien eta interes-taldeen ekarpenak, ordezkaritza zabalik ez duten taldeak barne.



Esparrua

Pertsonek aukera dute politiken garapeneko eta erabakiak hartzeko prozesuetara iristeko eta horietan parte hartzeko, zuzenean nahiz beren interesak ordezkatzen dituzten bitarteko organismo legitimoen bidez; erabakiek gehiengoaren borondatea islatzen dutela eta, aldi berean, gutxiengoen interes legitimoak eta eskubideak errespetatzen direla bermatzen da horrela.

Deskribapena

Derioko Udalak haurren eta gazteen ahotsa txertatzen du Gazte Foroaren eta Umeen Kontseiluaren bitartez. Bi gune horiek erabakiak hartzeko udal-prozesuetan presentzia txikiagoa duten kolektiboei zuzenduta daude. Talde horiek aukera ematen dute neskek, mutilek eta gazteek udalerriari eragiten dioten gaiak aztertzeko, proposamenak egiteko eta zuzenean gobernu-taldeari helarazteko.

Praktikak ekarpenen bilaketa aktiboa erakusten du, parte hartzeko bide orokorretatik harago. Udalak haurren eta gazteen adinera, hizkuntzetara eta adierazpideetara egokitutako espazioak sortzen ditu, haien proposamenak udal-eztabaidan sar daitezen ahalbidetuz eta parte-hartze prozesuen adierazgarritasuna zabalduz.