JARDUNBIDE EGOKIAK
Donostiako Udaletxea
LGTBI+FOBIA-REN INTZIDENTEEN ERREGISTROA ETA ANALISIA
Printzipio 2
Giza eskubideak
Adierazlea
Toki-administrazioak bere araudia egokitu du, diskriminazioaren aurka indarrean dagoen nazioko eta nazioarteko legeria aplikatzeko, arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa edo beste edozein motatakoa, jatorri nazionala edo soziala, posizio ekonomikoa, jaiotza edo beste edozein baldintzako bereizketarik gabe.
Esparrua
Aktiboki sustatzen da pertsona guztientzako berdintasuna, diskriminazioari eta gorrotoari aurre egiteko babes egokia eskainiko duten eta dibertsitatea errespetatuko duten gizarte inklusiboagoak eraikitzeari begira.
Deskribapena
Donostiako Udalak LGTBI+fobiarekin lotutako gertakariei buruzko datuak bildu eta argitaratu ditu. Udalak berariazko plantilla bat du horrelako delituak edo gertakariak jasotzeko, eta hirian erregistratutako egoerei buruzko txostenak argitaratzen ditu. Txosten horiek gertaeren bilakaera, tipologia, jasotzen diren espazioak, eragindako profilak eta antzemandako joerak ezagutzeko aukera ematen dute, eta prebentzio-, sentsibilizazio-, arreta- eta konponketa-neurriak diseinatzeko oinarri objektibo bat ematen dute.
Informazio osagarria
https://www.donostia.eus/eu/berdintasuna-giza-eskubideak-bizikidetza