JARDUNBIDE EGOKIAK

Donostiako Udaletxea

HERRITARREN KEXA ETA IRADOKIZUNEN JARRAIPENA

Printzipio 9

Erreakzio gaitasuna

Adierazlea
Online atari bat edo laguntza-lerro bat dago, herritarrek kexak eta iruzkinak aurkezteko aukera izan dezaten.



Esparrua

Prozedura eraginkorrak daude zerbitzu publikoen prestazioa ikuskatzeko, hala nola herritarren kexak bideratzeko mekanismoak eta Auzo Defendatzaile edo Sindikoarekiko eta beste erakunde batzuekiko lankidetza

Deskribapena

Nabarmentzekoa da Donostiako Udalak herritarren kexen, kontsulten eta iradokizunen jarraipena, azterketa eta hobekuntza egiteko garatutako sistema. Udalak badu jasotako ekarpenekin lotutako udal-jardueraren jarraipena eta ikuskapena egiten duen Udalbatzako talde politikoek osatutako Kexa eta Iradokizunen Batzorde bat. Sistema hori herritarren postontziarekin osatzen da, eta Udalinforen eta udal zuzendaritza eskudunen parte-hartzearekin kudeatzen da. Horri esker, ekarpen bakoitza aztertzeko eta erantzuteko ardura duen arloari helaraz dakioke. Urtero, postontziaren funtzionamenduari buruzko txosten publiko bat egiten da, eta jasotako kexak, kontsultak eta iradokizunak, antzemandako akatsak eta egindako hobekuntza-proposamenak, bertan jasotzen dira. Gainera, aurreko ekitaldietan planteatutako hobekuntzen betetze-mailaren jarraipena egiten da, eta herritarrek eskuragarri dituzten txostenen historikoa mantentzen da. Horrela, sistema ez da mugatzen ekarpenak erregistratzera soiilik, aitzitik udal zerbitzu eta prozeduren hobekuntza eraginkorrarekin lotzen ditu, gardentasuna, kontuak ematea eta Udalaren erantzuteko gaitasuna indartuz.

Informazio osagarria

https://www.donostia.eus/eu/home