JARDUNBIDE EGOKIAK
Donostiako Udaletxea
UDAL JARDUERAK BERRIKUSTEKO AUZITEGI EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOA
Esparrua
Neurriak daude legearen aurreko berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko eta edonolako botere abusuak saihesteko; besteak beste, tokiko agintarien arbitrariotasunaren eta botere abusuaren kontrako legezko babesak.
Deskribapena
Donostiako Udalak Udal Auzitegi Ekonomiko-Administratibo (UAEA) bat du. Organo horrek independentzia funtzionalarekin jarduten du, eta zerga-izaerako eta diru-bilketako udal-egintza jakin batzuen aurka aurkeztutako erreklamazioak ebazten ditu. Epaiak erreklamazio bat osorik edo zati batean baiesten duenean, aurkaratutako egintza eman zuen udal-organoari dagokio ebazpena betearaztea, eta horrek aukera ematen du jarduera desegokiak zuzentzeko eta ukitutako pertsonen eskubideak berrezartzeko, zuzenean auzibidera jo beharrik gabe.
Udalaren webguneak informazio argia ematen du erreklamatu daitezkeen ekintzei, prozedurari, epeei eta ebazpenen ondorioei buruz. Gainera, Auzitegiaren memoriak argitaratzen ditu eta epairik esanguratsuenak zabaltzen ditu, aplikatutako irizpideen eta udalaren jarduketak zuzentzen dituzten erabakien ezagutza publikoa bultzatuz.
Informazio osagarria