JARDUNBIDE EGOKIAK

Errenteriako Udaletxea

UDAL ARAUEN ALDIZKAKO EBALUAZIOA

Printzipio 3

Zuzenbide estatua

Adierazlea
Ebazpenak, prozedurak, araudiak eta bestelako erabakiak legeak ezarritako arauen arabera hartzen dira, eta formatu ireki eta eskuragarrian argitaratzen dira.



Esparrua

Legezkotasuna da nagusi eta segurtasun juridikoa bermatuta dago, barne dela udal arautegiaren inguruko prozesu garden, arduratsu eta demokratikoa.

Deskribapena

Errenteriako Udal Araudi Organikoak indarrean dauden udal arauen aldizkako ebaluazioa jasotzen du 105. eta 106. artikuluetan. Mekanismo horren bidez, ordenantzak eta erregelamenduak berrikus daitezke, erregulazio onaren printzipioei erantzuten jarraitzen duten eta onesteko unean aurreikusitako helburuak lortu dituzten egiaztatzeko. Berrikuspen horrek eguneratuta ez dauden, eraginkorrak ez diren edo aplikatzeko zailtasunak dituzten arauak detektatzeko aukera ematen du, baita beharrezkoa denean, horiek aldatzea edo egokitzea planteatzeko ere. Aurreikuspen horrekin, ebaluazioa udal erregulazio-zikloaren barruan sartzen da. Arau bat onartzeak ez du prozesua ixten; aitzitik, geroko jarraipen-fase bati bide ematen dio, arauaren emaitzak egiaztatzeko eta etengabeko hobekuntza sustatzeko.

Informazio osagarria

https://errenteria.eus/