JARDUNBIDE EGOKIAK
Errenteriako Udaletxea
JAZARPENARI ETA JOKABIDE DESEGOKIEI AURRE EGITEKO PROTOKOLOAK
Ebidentzia dokumental
Dokumentua ez dago jendaurrean eskuragarri, barnekoa delako. Praktika honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero eta aplikazioa ezagutu nahi izanez gero, jo hona:
Giza Baliabideetako arduraduna
giza.baliabideak@errenteria.eus
Esparrua
Etika publikoko esparru bat dago, estrategiak, legedia, araudiak, jokabide kodeak eta orientazioa biltzen dituena. Esparru horrek banakoen interesen gainetik onura publikoari, ingurumen-alderdiak barne, ematen dio lehentasuna erabakiak hartzeko udal prozesuetan, eta erakunde publiko guztien eta udal langileen jarduera etikoa bermatzen du.
Deskribapena
Errenteriako Udalak bi protokolo osagarri ditu gatazkak, jazarpena, arrisku psikosozialak eta erakundearen barruan nahiz erabiltzaileekiko harremanetan gerta daitezkeen jokabide desegokiak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko.
Aplikazio-eremuak udal-langileak, arduradun politikoak eta mendeko erakundeetako langileak hartzen ditu, eta prebentzio-jarraibideak, gertakariak jakinarazteko bideak, ikerketa- eta ebazpen-prozedurak, eraginpeko pertsonak babesteko eta laguntzeko neurriak eta jarraipen-mekanismoak ezartzen ditu. Protokoloek konfidentzialtasuna, inpartzialtasuna, errepresaliarik eza eta duintasunaren babesa bermatzen dituzte, eta prestakuntza, laguntza psikologikoa eta juridikoa eta neurri zuzentzaileak aurreikusten dituzte.
Jarduera horrek lan-ingurune seguru, errespetuzko eta inklusiboak sustatzeko eta tratu onean eta prebentzioan oinarritutako erakunde-kultura indartzeko esparru integrala eratzen du.
Informazio osagarria