JARDUNBIDE EGOKIAK

Errenteriako Udaletxea

BITARTEKARITZA ETA BIZIKIDETZA ZERBITZUA

Printzipio 2

Giza eskubideak

Adierazlea
Ikuskaritza-, informazio- eta salaketa-mekanismoak ezarri ditu, baita sindikoaren edo auzo-defendatzailearen erakunde bat egotea ere, giza eskubideen urraketei aurre egiteko



Esparrua

Modu argi eta inklusiboan ematen da informazioa, zehaztasuna eta segurtasuna lehenetsiz eta erabiltzailearen premietara egokituta.

Deskribapena

Errenteriako Udaleko Bitartekaritza eta Bizikidetza Zerbitzua auzotarren eta espazio publikoan egin daitezkeen gatazkei erantzuteko sortu da.

Gatazkak kudeatzeko erabiltzen diren metodologiak bitartekaritza, negoziazioa eta gatazkak kudeatzeko taldea dira. Azken hori diziplinarteko tratamendua behar duten kasu larrienetan eta gizartean eragina dutenetan osatzen da; hau da, hainbat udal-arloren parte-hartzearekin (Udaltzaingoa, Gizarte Zerbitzuak, Aniztasuna, Hiri Mantentzea, etab.).

Bestalde, zerbitzuaren ezaugarriak honako hauek dira: borondatezkotasuna, malgutasuna, konfidentzialtasuna, neutraltasuna eta inpartzialtasuna, baita lege-esparruarekiko errespetua ere.

Informazio osagarria

https://errenteria.eus/