JARDUNBIDE EGOKIAK

Tolosako Udaletxea

UDAL LOKALEN LAGAPEN INKLUSIBORAKO ARAUDIA

Printzipio 2

Giza eskubideak

Adierazlea
Toki-administrazioak aniztasun- eta inklusio-estrategiak diseinatu eta aplikatzen ditu.



Esparrua

Gizartean pertsona guztien dibertsitatea eta inklusioa –genero guztiena, pribilegio gutxien dutenena eta pertsona zaurgarrienena– aktiboki oinarritzen dira estrategia eta plan espezifikoetan, eta horiek barne hartzen dituzte helburu, jomuga eta jarraipenerako mekanismoak.

Deskribapena

Tolosako Udalak, Udalarenak diren lokal edo higiezinak erabiltzeko baimenak edo lagapenak bertako Udaleko herritar entitate eta kolektiboei kudeatzeko araudia dauka. Araudi honek, espresuki udal lokalen erabilera baimendu edo lagatzeko kontuan hartu behar diren irizpideak arautzen ditu, prozedurari objektibotasun, gardentasun eta segurtasun juridiko handiagoa emanez.

Araudiko erregelamenduak, herritarren parte-hartzearekin, garapen komunitarioarekin, hiriko bizi-kalitatea hobetzearekin, berdintasun ikuspegi intersekzionalarekin, gizarte-bazterketaren aurkako borrokarekin eta interes sozialeko helburuak lortzearekin zuzenean lotzen ditu. Gainera, elkarte eta kolektiboen jarduerak, nagusiki irekiak, doakoak eta inklusiboak izatea baloratzen du, baita, jarduerak bateragarriak direnean, espazioen erabilera partekatua ere.

Informazio osagarria

https://udala.tolosa.eus/