JARDUNBIDE EGOKIAK
Leioako Udaletxea
GJHekin LERROKATUTAKO AURREKONTUA
Esparrua
Ekonomia eta finantza politikek, beste plan eta estrategia batzuei argiki loturik egon arren, epe luzera begirako hazkunde ekonomikoa sustatzeko helburuak eta neurriak zehazten dituzte, betiere gizarte eta ingurumen ongizateari kalterik ez egiteko eta belaunaldien arteko berdintasuna errespetatzeko irizpideei jarraituz.
Deskribapena
Leioako Udalak urtero egiten du, 2023tik aurrera, udal-aurrekontua Garapen Iraunkorreko Helburuekin lerrokatzeko ekitaldia. Horrek aurrekontuaren irakurketa desberdina egiten du, eta ez da hain zentratua diru-sarreren eta gastuen zenbakizko kontzeptuan, baizik eta aurrekontuan sartutako ekintzekin iraunkortasunaren eremuan lortzen den inpaktuan.
Horretarako, Eudelek lerrokatze mota hori egiteko diseinatutako tresnan oinarritu da Leioa.
Informazio osagarria