JARDUNBIDE EGOKIAK

Derioko Udaletxea

LEHIATILA IBILTARIA: ENTZUN AKTIBOA AUZOZ AUZO

Printzipio 9

Erreakzio gaitasuna

Adierazlea
Kontsulta publikorako mekanismo bat dago, herritarrek zerbitzuen lehentasunei eta beharrezko hobekuntzei buruz dituzten iritziak biltzeko.



Esparrua

Herritarren espektatiba eta behar legitimoak sistematikoki antzematen dira eta zerbitzu publikoen plangintzan eta jardunean txertatzen dira, prozesu gardenen bidez.

Deskribapena

Derioko Udalak Leihatila Ibiltaria bultzatzen du, udalerriko auzoetara eta landa-eremuetara mugiarazten duen partaidetza-mekanismo bat. Alkatea eta zinegotziak zuzenean biltzen dira herritarrekin, haien beharrak, kezkak eta proposamenak ingurune bakoitzaren hurbiltasunetik eta ezagutzatik entzuteko.

Ekimenak ordezkaritza politikoa lurraldera hurbiltzen du. Ibilbideak Derioko auzo eta eremu guztiak hartu ditu, udalerri osoa osatu arte, eta entzute aktiboko, kontaktu zuzeneko eta tokiko politiken eraikuntza partekatuko kanal egonkor bat finkatu du.