JARDUNBIDE EGOKIAK
Donostiako Udaletxea
DONOSTIA ESKURA APP-A
Ebidentzia dokumental
Esparrua
Administrazio Elektronikoaren bidez ematen diren zerbitzuetan lehentasuna dute datuen erabilerraztasunak, kalitateak eta segurtasunak, eta alfabetatze digitalari eta pribatutasunari loturiko arazoei erantzuna ematen diete, posiblea eta errentagarria den kasuetan.
Deskribapena
Donostiako Udalaren Donostia Eskura aplikazioak gune mugikor berean biltzen ditu izapide pertsonaletarako sarbidea, herritarren karpeta eta herritarren postontzia, herritarrek telefono mugikorretik udal kudeaketak azkar eta erraz egiteko aukera izan dezaten.
App-a ez da informazio orokorra ematera mugatzen, baizik eta Udalarekiko eguneroko harremanetarako zerbitzu erabilgarriak biltzen ditu, hala nola izapideak, erroldatzea, ordainketak, ordainagiriak eta ziurtagiriak, udal-harremana, jakinarazpenak, kexak eta iradokizunak eta udal-zerbitzuetarako sarbidea. Horrela, irisgarritasun digitala hobetzen da, administrazioarekiko harremanetan oztopoak murrizten dira eta herritarrentzako zerbitzu publikoak hurbiltzen dira.
Informazio osagarria