JARDUNBIDE EGOKIAK
Tolosako Udaletxea
ZEINU-HIZKUNTZAKO INTERPRETAZIO ZERBITZUA
Ebidentzia dokumental
Esparrua
Modu argi eta inklusiboan ematen da informazioa, zehaztasuna eta segurtasuna lehenetsiz eta erabiltzailearen premietara egokituta.
Deskribapena
Tolosako Udalak herritar guztiak Udalarekin inolako oztoporik gabe harremanetan jartzeko aukera ematen du, behar duten informazio eta zerbitzu guztia eskaintzeko.
Ildo horretan, Udalak udalaren webguneko hainbat eduki interesgarri zeinuen hizkuntzara itzuli ditu; eta zeinuen hizkuntzaren bidez zuzeneko arreta emateko bide bat ere ireki du.
Zeinu-mintzaira interpretatzeko zerbitzua entzumen-dibertsitate funtzionala duten pertsonei eskaintzen zaie, informaziorako sarbidea bermatuz, eta arreta jasotzeko eta zerbitzu publikoak modu egokian lortzeko aukera eskainiz, irisgarritasuna eta berdintasuna bermatuz.