JARDUNBIDE EGOKIAK

Irungo Udaletxea

ZERBITZU-GUTUNAK ETA JARDUEREN MEMORIAK

Printzipio 3

Eraginkortasuna eta Efizientzia

Adierazlea
Aldian behin zerbitzuak emateari buruzko informazioa biltzen eta aztertzen da. Toki-administrazioa arduratzen da aurreikusitako eta benetako betearazpenaren artean dagoen arrakalaz.



Esparrua

Baliabide erabilgarriak ezin hobeto erabiltzen dira.

Deskribapena

Zerbitzu-gutunak Udalak egiten dituen zerbitzuen berri ematen duten dokumentuak dira; haietan ezartzen dira, gainera, konpromisoak betetzeko maila, emaitzak eta herritarren eskubideak, bai eta parte hartzeko aukerak ere.

Zerbitzu-gutunak edukitzeaz gain, udalerriek horietako bakoitza ebaluatzen dute jardueren memoriak eginez, inkesten bidez egiten den aldizkako herritarren balorazioarekin.

Informazio hori guztia herritarrek erraz eskuratzeko moduan dago Udalaren web-orriaren bidez.